2013(e)ko abuztuaren 30(a), ostirala

Gipuzkoako Akuarelisten erakusketa Hondarribian

 Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa honetan parte hartzen dut irailaren 4tik 15era. Urmargoen formatoa 35X50 zm.koa da eta New yorkeko gai hau aurkezten dut.












2013(e)ko abuztuaren 23(a), ostirala



 Paper gaineko akrilikoarekin egindako zientzia fikziozko erretratoa. Uzten ez dudan teknika da nahiz eta autodidakta naizen. Nohiz behinka blogera zerbait igotzen dut eta izan ditudan Erakusketa Indibidual guztietara beti zerbait eraman dut.


2013(e)ko abuztuaren 7(a), asteazkena

Arteando, Gaudi Galeria


Egun hauetan Ficoban (Irun) Arteando Ferian erakusten ditudan urmargoen adibide bat erakutsi nahi dizuet oraingoan. Urmargoak erakustoki batean doaz, pasparturrarekin markoan jarrita eta  euskarri zurrunarekin.

Oleo bat ere erakusten dut, hiru kuadro eraman ditut eta oraindik ez dakit zein jarriko duten hiruak gelditu baitdira.


2013(e)ko abuztuaren 6(a), asteartea

Arteando

 Bihar Arteando Feria inauguratzen da. Gaudi Galeriakin azaldu behar ditudan hiru obrak jada eraman ditut. Eta beno ez dut ezer gehiago argituko. Ficobatik pasa eta Gaudi Galeriara hurbiltzean zertxobait gehiago fijatu eta kitto.

2013(e)ko abuztuaren 1(a), osteguna

4 margolan txiki


Hiru margolan  30X24 zm.koak. y bat 40X30 zm.koa. Heraikinen detaileak dira kuadro haundiago bat era dezaketenak eta formato honetan ere oso ondo doazenak.