2018(e)ko abuztuaren 15(a), asteazkena


-Bi obra hauek noiz bukatuko dudan ez dakidan serie baten zati dira.Fabriano papera erabiltzen dut 100x70 zm.koa, batzuk akuarela dira, besteak akrilikoa eta baita bi materialeak batera, baita ere erabili izan dut guache. Fondoa denetan spray beltza da eta horixe da serie bihurtzen dituztena; baita beren  kontextutik ateratako izakiak edo objektuak direla. Erreferentziak adibidez pop art-a da( Andy Warhol), baita David Hockney, bere erretratuen erakusketa, eta baita ere Cy Twomblyren pintura grisak. Erakartzen nauen ideia fondo beltza lokarri duten pinturekin erakusketa aretoa betetzea, honela erakusketa aretoarekin oso era simple eta argian hitzegiten duen zerbait sortuz.