2018(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

GOIERRIKO ARTISTEN XVII. TOPAKETA

Kuadro batekin parte hartzen dut. Aukeratu dut Pragari buruzko margotu ditudan lanetako bat.
Tokia: Igartza jauregia, Beasain.
Inaugurazioa: Larunbata, abenduaren 15ean 18´30tan.
Erakusketa: Urtarrilaren 4rarte.

Pragako leihoa, taula gaineko olioa, 98X68 zm.

2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

New Yorkeko kuadro hau 2013koa, Errenteriako Xenpelar Etxean egin nuen erakusketan izan nuen, eta haurten jarraitu dut margotzen, kuadroak ez direnez inoiz bukatzen...

New York,mihise gaineko olioa,114X146 zm.

2018(e)ko abuztuaren 15(a), asteazkena


-Bi obra hauek noiz bukatuko dudan ez dakidan serie baten zati dira.Fabriano papera erabiltzen dut 100x70 zm.koa, batzuk akuarela dira, besteak akrilikoa eta baita bi materialeak batera, baita ere erabili izan dut guache. Fondoa denetan spray beltza da eta horixe da serie bihurtzen dituztena; baita beren  kontextutik ateratako izakiak edo objektuak direla. Erreferentziak adibidez pop art-a da( Andy Warhol), baita David Hockney, bere erretratuen erakusketa, eta baita ere Cy Twomblyren pintura grisak. Erakartzen nauen ideia fondo beltza lokarri duten pinturekin erakusketa aretoa betetzea, honela erakusketa aretoarekin oso era simple eta argian hitzegiten duen zerbait sortuz.




2018(e)ko ekainaren 2(a), larunbata

Urtero bezala Beasaingo La Salleko 2.DBHko ikasleei arte klase bat ematen diet, Igartzako Monumentu Multzoa marraztu dugu. Hemen nire lana eta  ikasle batzuenak.






















2018(e)ko maiatzaren 10(a), osteguna

Margo hauetan homenaldia egiten diet nire eleberri maitatuenei. Textuak papera imprimatuak dira mihisean pegatuak gainetik oleoarekin margotuak eta beste dena mihise gaineko olioa da.

Burezurra 1. Dean Koontz, "Fantasmak"


Burrezurra 2. Bram Stoker, "Dracula"


Sorgina. Stephen King, "Christine"


2018(e)ko apirilaren 22(a), igandea

Nire Pragako argazkiekin egiten ari naizen akuarela batzuk

Jindřišská dorrea, 70x35

Bolborategia, 61x34

Hiri Zaharra, 50x65