Bakoitzak ezberdin sentitzen du ate bat ikustean
Bakoitzak bere erara estimatzen du
atea
Ateak elkartze eta ez elkartze guneak
dira
Artean bezalaxe
Ate bat begiratzeak
artearen oso bat datozen sentimendua
eta misterioa jasotzen ditu. Bakoitzak zerbait ezberdina sentitu dezake ate
baten aurrean. Bere izaera eta izanagaitik, kanporakoiak poza sentitu dezake
ate ireki baten aurrean eta lotsatiak lasaitua ate itxi baten aurrean. Segurako
ateok, denak egurrezkoak, zaharrak eta pisutsuak, eguzkilorearekin (espiritu
gaiztoak usatzeko) eta bere historioa, sentimendu eta simbologia plano altuago batera altxatzen dituzte ate xume bate egin dezakenaren
aurrean, horregatik politak eta artistikoak dira. Niretzako ate hauek
margotzeak ariketa izan dira bodegoi bat pintatzeak suposatzen duen antzerakoa.
Hamalau akuarela margotu ditut, denak era berean, batzuetan bi ate denbora
berean marraztuz eta niretzako esfortzua eta konstantzia suposatu dute.
Akuarelak duen zailtasuna, gai berbera okertu gabe errepikatzearen konplikazioa
eta Seguraren historia duen interesa , bere erdi aroko jatorria eta
Nafarroarekin zuen muga eta pasagunea, erakusketan agertuko diren hiru gai
dira, pinturaren zentzu estetikoarekin batera, gauza garrantzitsua zure
kuadroak gustatzea nahi izan ezkero.Oleo bat ere ekartzen dut, Seguran dagoen
ate zaharra da besterik ez, rekurtso gisa jartzen dut, jendeak nire obra hobeto
ezagutu dezan eta erakusketari kolore puntu bat emateko.