2021(e)ko abuztuaren 15(a), igandea

Erakusketa Segurako ateak, akuarelak.Aterpe Taberna, Beasain.Irailaren 11tik urriaren 6ra

 

Bakoitzak  ezberdin sentitzen du ate bat ikustean

Bakoitzak bere erara estimatzen du atea

Ateak elkartze eta ez elkartze guneak dira

  

Artean bezalaxe





Ate bat begiratzeak artearen oso bat datozen   sentimendua eta misterioa jasotzen ditu. Bakoitzak zerbait ezberdina sentitu dezake ate baten aurrean. Bere izaera eta izanagaitik, kanporakoiak poza sentitu dezake ate ireki baten aurrean eta lotsatiak lasaitua ate itxi baten aurrean. Segurako ateok, denak egurrezkoak, zaharrak eta pisutsuak, eguzkilorearekin (espiritu gaiztoak usatzeko) eta bere historioa, sentimendu  eta simbologia plano altuago batera   altxatzen dituzte ate xume bate egin dezakenaren aurrean, horregatik politak eta artistikoak dira. Niretzako ate hauek margotzeak ariketa izan dira bodegoi bat pintatzeak suposatzen duen antzerakoa. Hamalau akuarela margotu ditut, denak era berean, batzuetan bi ate denbora berean marraztuz eta niretzako esfortzua eta konstantzia suposatu dute. Akuarelak duen zailtasuna, gai berbera okertu gabe errepikatzearen konplikazioa eta Seguraren historia duen interesa , bere erdi aroko jatorria eta Nafarroarekin zuen muga eta pasagunea, erakusketan agertuko diren hiru gai dira, pinturaren zentzu estetikoarekin batera, gauza garrantzitsua zure kuadroak gustatzea nahi izan ezkero.Oleo bat ere ekartzen dut, Seguran dagoen ate zaharra da besterik ez, rekurtso gisa jartzen dut, jendeak nire obra hobeto ezagutu dezan eta erakusketari kolore puntu bat emateko.